Igo zaitez Txandaren erosketa-karrora

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 6a

Txanda dendarien elkarteak 14 urte bete ditu, eta aurpegi eta irudi berriak izango ditu. Kanpaina berriaren protagonista Txandaren leloa duten erosketa-karroak dira. Hilaren 2an elkarteko kide diren negozio guztietan karro bana ipini zuten. Hilabeteko epean, denda horietan erosketak egiten dituzten bezeroen txartelak sartuko dituzte: izen-abizenekin eta telefonoarekin. Maiatzaren 2an 100 erosketa-karro zozketatuko dituzte.

Hilaren 27ra arte hartuko dituzte txartelak. "Erosketa lasaia indartu gura dugu, erosketa ekologikoa. Karroa hartu eta erosketa egiteaz bat, beste denda batzuk ikusi beharko genituzke. Gainera, aprobetxatu behar dugu erdi guneko kaleak, eta laster, Atzeko kale oinezkoendako direla", esan digute Txandakoek.


Merkataritza-gune irekia

Lelo berria ezagutzera emateaz gain, beste ekintza batzuk ere abian ipiniko dituzte. "Teknologia berrietan sartu gura dugu. Webgunea berrituko dugu. Oraingoz lanean dihardugu".
Txanda txartelari ere bultzada emango diote. "Bere garaian txartel asko egin genituen, baina ez dute askotan erabiltzen. Hori indartzeko zer egin pentsatzen dihardugu. Oro har, gure helburu nagusia da Oñati merkataritza-gune ireki bat bilakatzea. Herritarrek gurean erosketak egin ditzaten egingo dugu lan", azaldu digute Txandakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak