Sustrai Aloñak 84-69 irabazi du gaur Zubikoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 3a

Kostata ipini dira aurretik; ez dute lortu hirugarren laurdenera arte .

Markagailuko azken emaitzak ez du ondo erakusten gaurko norgehiagoka zenbateraino izan den gogorra. Santurtziarrak, igoera faseko azken sailkatuak, ondo hasi dira eta lehenengo laurdenaren amaieran sei puntu ziren aurretik (20-26). Atsedenean markagailua 35-41 zen.

    Atsedenaren osteko Sustrai-Aloñak gehiago konbentzitu du pistan. Hirugarren laurdeneko partziala askoz ere txukunagoa izan da; 14-23. Apurka-apurka santurtziarren aldea txikitzen joan da. Inflexioa 49. puntuan etorri da. 49na berdindu ostean hasi da etxeko taldea markagailuan aurretik ipintzen.

EBA ligarako txartela

Denboraldi oso ona egiten ari dira Igartuaren mutilak. Igoera txapelketako bigarren postuan daude orain bi partiduko aldearekin. Oraindik, baina, bigarren itzuli guztia dute aurretik. Zaleek EBA ligarako txartelarekin egiten dute amets, baina jokalariak eta entrenatzailea ez dira oraindik hain baikorrak. Zubikoan gelditzen zaizkien bi norgehiagokak irabaztea dute orain helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak