Zumarragako Gonzalo Gil nagusitu da Oñatiko tiro zelaian egindako plater-tiraketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 3a

Lehenengo oñatiarra Esteban Abaunz izan da; laugarren egin du 12 plato jota.

13 plato jo ditu Gonzalo Gilek eta bera izan da gaur tiratzaile onena Oñatiko Txopekua tiro zelaian. Herrien arteko txapelketako hirugarren saioa jokatu dute eta hurrengo onenak Jose Luis Moreda (Urretxu) eta Alfredo Castrlllo (Legazpi) izan dira.

     Txapelketa horretan Oñatiko, Bergarako, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko plater-tiratzaileek hartzen dute parte eta gaurkoan 32 lagun elkartu dira. Lagunarteko txapelketa da eta bost saiotan jokatzen da. Datorren astean Zumarragan egingo dute eta apirilaren 17an azkena Urretxun.

Txapelketa ofiziala, domekan

Hurrengo aste bukaeran txapelketa ofiziala hartuko dute Txopekua tiro zelaian. Plater-tiraketa probintziala egingo dute bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak