|
Soslaia |
|---|
|
Oñatiarra da, 31 urte ditu eta Mondragon Unibertsitatean egin zuen Giza Baliabideetan Lizentziatura. Ikasketak bukatu ostean Alemaniara joan zen eta hiru urte egin zituen lanean. Soziologiako lehen zikloa ere han egin zuen. Bueltan lanean hasi zen, eta orain komertzial arloan dihardu: administrari komertziala da. Ezkongabea da, baina uztailean ezkonduko da. |
Zein da Aralarrek esku artean duen programa?
Aralartik proiektu abertzale, euskaltzale eta ezkertiarra eskaini gura dugu. Lana eta lana, hori da herriatarrengandik eta herriarendako egin behar duguna. Udalak direnez herriaterrei arreta zuzena ematen dietenak, horietan egin behar dugu jardun politikoa.
Berdintasunaren alde lan egingo duzuela diozu.
Gaur egungo eredu patriarkal eta matxistak gainditzeko herriko berdintasun arloak sustatu behar dira. Horretarako diskriminazio positiboko politikak bultzatuko ditugu. Garrantzitsua da gai honetan gizonen inplikazioa sustatzea eta bultzatea. Emakume eta berdintasun arloko elkarteekin elkarlana ezinbestekoa da. Familia eta lana kontziliatzeko planak sustatu behar dira gizon eta emakumeek aukera berdinak izan ditzaten.
Gazteria?
Gazteak gaur egungo gizarte talde dinamiko gisa ulertu behar ditugu. Orain arteko gazteria planek ez dute haien onespena jaso, eta hori da lehenengo aldatu behar duguna. Euren autonomia bermatzeko baliabideak behar dituzte gazteek, gizarteratzea aktiboa izan dadin eta parte-hartzean oinarritua. Gazteendako azpiegiturak berriro diseinatu behar ditugu gazteekin batera. Etxebizitza, hezkuntza etra aisialdiarako elkarlana sustatu behar dugu.
Euskara?
Oñati herri euskalzale eta euskalduna da. Euskaraz berba egiten dutenak dira nagusi gure herrian eta nagusitasun honek iraun dezan berariazko hizkuntza politika ezarri behar dira. Eta gaur egun ere badugu. Baina ez gaude Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA). Aralartik UEMAn sartzea bultzatu gura dugu.
Eta, kulturan?
Guretzat herriko sortzaileak eta talde eragileak dira kultur erreferente nagusi. Kultura bizipen eta prozesu moduan ulertze dugu. Nahiz eta euskarazko eta Euskal Herriko kultura ardatz nagusia izan, kultur aniztasuna aintzat hartu beharrekoa da: bai sorkuntzan eta baita ikuskizunean ere. Ohiko estandarizaziotik ihes egin behar dugu.
Herritarren parte-hartzea bultzatzearen aldekoak zarete.
Hirigintzako plangintzak gauzatzerakoan gizarte bizitza hartu behar da aintzat, espazio publikoa aldarrikatuta eta bultzatuta. Hori horrela halako planak egiterakoan herritarrren parte-hartzea hartu behar da kontuan. Ze eredu nahi dute herritarrek? Zenbateraino nahi dugu Oñati haztea? Gure ustez garrantzitsua da gazteria herri gune historikoetara erakartzea, oinozkoendako espazioak sortzea. Hutsik dauden etxebizitzak fiskalki zigortu behar dira.
Eta kirol arloan?
Kirol praktika maila guztietan ahalbideratu behar da eta horretarako azpiegiturak bermatu behar ditugu. Adibidez, aspaldi gelditu zitzaigun udal igerilekua txiki. Jende asko joaten da igeri egitera eta igerileku berri baten beharra daukagu. Horretarako ze baliabide ditugun ikusi beharko dugu.
Lau urte egin dituzu Oñati Ezkerretik koalizioan. Orain bakarrik animatuko zara.
Lau urte egon gara koalizioan eta gure eskaintza batzuk onartu dituztze. Hala ere, guk beti eskatu izan dugu herritarren parte-hartze handiagoa. Uste dut parte-hartzea bulatzatzeko ze bide dauden aztertu behar direla eta horiek landu. Herritarrek zer esana daukate eta proiektu askotan parte hartuko luketela uste dut. Parte-hartze politikak martxan jartzea eskatu dugu, baina...
Herri euskaldun eta euskalzalea da. Hori da gustukoen dudana. Herri txiki bat gara, baina jendea gustura bizi da bertan. Ingurune zoragarri batean dago kokatua, dena mendiz inguratua. Industria izanagatik ere paraje ederrak ditugu, eta jendeak oso gustuko du paseatzea eta mendi bueltak egitea.
Eta, gutxien?
Garraio publikoari dagokionean, inkomunikatuta gaude. Gehiago behar dugu.
Gertutik |
|---|
|
Herriko txokorik gustukoena: Asko ditut, baina bereziki gustuko ditut San Martin ingurua eta Asentzio. Paseatzeko leku zoragarriak dira. Herritar bat: Felisa Enparantza, Felisatxo. Emakume atsegina eta jantzia zen. Pertsonaia historikoa: Teresa de Calcuta. Lagun hurkoarengatik egin zuena itzela izan zen. Telebistako saio bat: Goenkale. Sare sozialetan ibiltzen zara?: Bai, Facebooken. Irakurri duzun azken liburua: Ikusezin, Paul Austerrena, euskaraz. Egunkaririk erosten duzu?: Bai, Berria edo El Diario Vasco. Irakurri egiten ditut bi horiek eta baita Noticias de Gipuzkoa ere. Interneten zertan ibiltzen zara?: Bai, gehienbat berriak irakurtzen ditut, eta mendi irteerei eta bidaiei buruzko informazio ibiltzen naiz. Aldika, literatura munduko nodebadeen gaineko informazioa topatzen dut. Ze webgune bisitatzen dituzu?: ETBkoa eta Elkarrekoa, eta Google bidez topatzen ditudan beste batzuk. Ikusi duzun azken filma: Sin compromiso. Ivan Reitmanen komedia erromantikoa da. Abesti bat: Xalbadorren heriotza. Mania bat: Ohea "perfekto" egitea. Ez naiz etxetik irtetzen ohea egin barik. |