Bikote mistoen lehen lasterketa egingo dute Oñatin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 1a

Berdintxiketan, bikote mistoen lasterketa egingo dute leheneko aldiz apirilaren 15ean, egubakoitzean, Oñatin. 19:30etik 22:30era izango da lasterketa. Donostiako Lilaton eta Arrasateko Takarraran lasterketen ondotik, Oñatin ere berdintxiketan.

Enpresagintza Fakultateko Kirol Zerbitzuak, Berdintasun taldeak eta Leinn graduko ikasleen Snatu konpainiak antolatu dute eta Oñatiko dalak laguntzen du. 

Ibilbideak 5 kilometro izango ditu: Enpresagintza Fakultatean irten eta Foruen Enparantzan amaituko da.

Berdintasunaren alde korrika

Lehen hiru bikote mistoen artean banatuko dira sariak, baina banakako korrikalariak ere parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. "Helburua ez da bakarrik bikoteka korrika egitea, berdintasunaren aldeko herri lasterketan parte hartzea baizik" diote. Lehiakortasunetik harago, kirola egiteko beste modu bat badagoela "aldarrikatzea eta neska gehiago kirolera hurbiltzea". Kirola eginez "ondo pasatzea", alegia.

Izena emateko bi gune sortu dituzte sarean. Batetik, honako hau: http://berdintxiketan.wordpress.com/izen-ematea/. Eta, beste hau: https://sites.google.com/site/bikotemistoenlasterketa/

Webgune horietan dago lasterketari buruzko informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak