Hainbat berrikuntza dituzte aurten. Hasteko, lekua: umeak utzi eta batu beharko dira ETEOn, San Lorentzon. Ume txikienak izango dira 2007an jaiotakoak eta zaharrenak 2001ekoak. 65 euro ordaindu beharko da. Bestalde, begirale izan gura dutenek izena eman behar dute udal bulegoetan.
Zaintza zerbitzua
Beste berrikuntza da AHK enpresak antolatuta eta zuzenduta zaintza zerbitzua egongo dela. Umeak 07:30etik 10:00etara zainduko dituzte, eta ondoren udalekuetara eramango dituzte. Zerbitzu horren kostua apartekoa da: ume bakarrarengatik 99 euro kobratuko dituzte; bi umerengatik 175 euro; eta familia ugariendako, hirugarren umea doan izango da. Zaintza zerbitzua gura dutenek apirilaren 4tik 15era eman dezakete izena.