Oñatiko Ezker Abertzaleak "dei" egiten die herritarrei Euskal Herriarentzat Normalizazioa. Legalizazioa Orain! lelopean burutuko den manifestazioan parte hartzeko.
Oñatiko Gernikako Akordioaren sinatzaileek autobusa ipini dute, zapatuan, apirilaren 2an Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko. Interesatuek izena eman behar dute Arrano, Oñati, Ona eta Guria tabernatan. Manifestazioa 17:30ean da eta autobusa irtengo da Oñatitik 15:30ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.