Iker Zubeldia bertsolariak idatzi ditu herri horien gaineko zenbait letra, tartean Zegamako ereserki berria izango dena. Egubakoitzean aurkeztuko dute diskoa Zegaman, Orkatz abesbatzaren laguntzarekin. 1981ean argitaratu zuen lehenengo diskoa Irizarrek; ordutik hainbat disko argitaratu ditu musikari oñatiarrak.