Antoni Miralpeix katalanak konposaturiko ipuina euskarara egokituta taularatuko dute 3-7 urte bitarteko 30 haurrek. Ipuinak, sukaldeko lapiko, zartagin eta gainontzeko tresnen istorioa kontatzen du. Beti tortillak prestatzen nazka eginda dauden lapikoen matxinada antzeztuko dute.
Jarraian, Ganbara Txikitxoak abesbatzak azken hilabeteotan landutako abestiak eta koreografiak erakutsiko ditu.