Unibertsitatea-enpresa harremana landu dute Enpresagintza fakultatean

Irati Goitia 2011ko martxoaren 29a

Javier Retegi, Jose Antonio Garrido eta Sixto Jiménez enpresari ezagunak Oñatiko Enpresagintza fakultatean izan dira gaur, Jakiundek antolatutako topaketan. Unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana aztertu dute bertan.

Hiru hizlariek euren esperientzia pertsonalak azaldu dituzte lehenik, eta, ondoren, ikasleek Jakiundeko kideei galderak egiteko aukera izan dute. Besteak beste, enpresariek profesional berriak kontratatzerako orduan kontuan izaten dituzten ezaugarriak zeintzuk izaten diren galdetu diete ikasleek.

Jardunaldi interaktiboa izan da eta ikasleek enpresarien aholkuak jaso dituzte; bai Oñatiko kanpusean zeuden ikasleek eta baita Bidesoan zeudenek ere, streaming bidez emititu    da-eta hitzaldia.

Javier Retegi bergararrak adierazi du unibertsitateak parte hartu behar duela bai gizartean eta baita enpresagintzan ere. Horregatik gaur egin dutenaren moduko jardunaldiak oso beharrezko ikusten ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak