Ibilbide homologatuen egoera aztertu dute

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 28a

Parametro batzuk kontuan hartuta egin dute Gipuzkoako ibilbideen balorazioa –gutxienez bederatzi puntu eta gehienez 14 puntu lor zitezkeen–. Diagnosi horren arabera, herrian dauden bidezidorrek bederatzi eta hamar arteko puntuazioa batu dute. Balorazio txikiena PR-Gi 103 bideak jaso du (Kontrabandisten bidea deritzona) eta balorazio onena PR-Gi 105 bideak; hau da, Ezkutuko bidea deritzona eta Arantzazuko lekurik ezkutuenak ezagutzeko aukera ematen duena.

Ibilbide horiek homologatuak izaten jarraitu gura badute, euren egoera hobetu egin beharko dute; hain justu ere, urtero ibilbideen mantentze-lana egin behar da. Oñatikoen kasuan, Udala arduratuko da horretaz. "Udala da herriko bidezidorren sustatzailea eta hari dagokio bide horien mantenua egitea. Hori horrela, Gipuzkoako Mendi Federazioarekin bost urterako konpromisoa hartuko du, ibilbide horien mantentze-lanak egiteko", dio turismo zinegotzi Ernesto Murgiondok. Federazioak, berriz, konpromiso hori betetzen dela egiaztatzeko, Gipuzkoako ibilbide batzuen azterketa egingo du urtero. "Bost urteak pasatzen direnean ibilbide guztiak begiratuko dituzte berriro ere, hobekuntza horiek egin diren ikusteko. Hori horrela ez bada, bidezidor hori ibilbide homologatuen  zerrendatik kanpo utziko dute", azaldu du Murgiondok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak