Dub reagge doinuek gogor astindu zuten Gaztelekua

Txomin Madina Milikua 2011ko mar. 26a, 17:29

Zion Train taldeak Euskal Herrian emandako lehen kontzertua izan zen atzokoa, eta bertaratu zirenek doinu boteretsu eta sarkorrez gozazteko aukera izan zuten.

Bai belarriak eta baita gorputzak ere; denak astindu zituzten atzo Oñatiko Gaztelekuan kontzertua eman zuten bi taldeek.

Bad Sound System talde irundarrak ireki zuen gaua: hasieran Selekta Stepi dj-a bakarrik, gero Masta eta Kenitra abeslariekin,  kutsu sozialez betetako pieza erritmikoak uztartu zituzten.

Lehenengoz Euskal Herrian

Zion Train taldeak Euskal Herrian emandako lehen kontzertua izan zen egubakoitzekoa, emanaldi indartsua izan zen benetan: Neil Perchek audio mahaiarekin eta Dub Daddak mikroarekin, gogor astindu zuten Gaztelekua. Reaggea bai, entzun zen, baina Perchen soinu nahasketa eta jokoek, tekno sesio dantzagarriena bihurtu zuten gaua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak