Zuhaitz motzak kontserbatzeko ‘ LIFE+Bioaniztasuna eta Zuhaitz Motzak’ egitasmoa aurrera doa Gipuzkoan. Gaur goizean Arantzazuko Gandiaga eraikinean bildu dira udal eta natura parkeetako ordezkariak Europako egitasmoan orain arte egindakoak baloratzeko eta egiteko dauden ekintzen koordinazioan aurrera egiteko.
Proiektu honekin, besteak beste, zuhaitz motzak kontserbatzeko hainbat ekimen burutu dira; zuhaitz motzak asko mozten dira eta gaur egun zuhaitz zaharren funtzioa betetzen dute, horregatik, espezie askorentzat babesleku naturala dira.
Proiektuaren hiru ardatzak
Asier Harrese Mendi eta Natura Inguruneko zuzendariak esan du proiektu honek hiru ardatz nagusi dituela:
- Ezagutza mailakoa.
- Baso pribatuen erosketa.
- Urtero 50 pagadi berri inausten direla.
Laburbiltzeko, esan daiteke proiektu honek balio kulturala eta biologikoa batzen dituela.
Balorazio positiboa
Duela urtebete eskas jarri zuten proiektua martxan eta Harresek esan du proiektua oso ondo doala eta pare bat urte gelditzen zaiela proiektuan sakontzeko.
Informazio gehiagorako
Webgune bat jarri dute martxan zuhaitz motzen beharraren inguruan informazioa hedatzeko, hauxe helbidea: www.lifetrasmochos.com.