Dub sendoa eta zuzenean nahastua Oñatiko gaztelekuan gaur entzungai

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 25a

Gaztemaniak ekimenaren barruan dub eta reggae musikaren erritmoekin dantza egiteko aukera egongo da gaur Oñatin. Britainia Handiko Zion Train eta Irungo Bad Sound System taldeek jardungo dute Gaztelekuko taula gainean, 22:30ean hasita. Kontzertua 7 euro kostako da

Zion Trainen dub sendoa

Zion Train dub sendoa da, erabatekoa, zuzenean nahastua, rootsetik danceraino doana. Gaur Oñatin eskainiko duten kontzertua Euskal Herrian eskainiko duten lehen emanaldia izango da.
Neil Perchek 90eko hamarkadan sortutako sound systema da taldea, Britainia Handiko dub musikan aitzindariak izan ziren; baita, duela 15 bat urtetik gaur arte, genero honetako liderrak ere. Zion Trainek underground kulturarekiko konpromiso estua du, eta mundu erdia zeharkatu du bere mezu positiboak dub itxuraz zabaltzen.

Zion Trainen remixen artean, Fermin Muguruzaren kantekin lotutako zenbait daude: Inkomunikazioa, Hau Dena... 2010eko abuztuan Rainbow Children singlea atera zuten, State Of Mind diskokoa. 2011ko irailean kaleratuko dute disko berria.

Bad Sound System

Euskal Herriko sound system aktiboenetako bat da Bad Sound System taldea.
2006an, reggae eta sound system kultura Euskal Herrian, eta konkretuki, Bidasoa aldean ezagutarazteko asmoz, Zu2ak sortu zuten. Hala, reggae eta bertako sound system saioak antolatzen hasi ziren.
Gaur egun irundarrak estudioan sartuta daude euren lan berria prestatzen. Laster argitaratuko dute disko berria; ea, gaur Oñatin betiko kantez gain, kanta berriak ere eskaintzen dituzten.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak