Sakabanaketa islatzen duen argazki erakusketa zabalduko dute Oñatin datorren eguaztenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 25a

Euskal presoen sakabanaketa bere gordintasunean erakusketen duen argazki erakusketa zabalduko dute datorren eguaztenean Kultura etxean. 'Km.0' du izena erakusketak, eta adierazi gura duena da hain zuzen, presoen senideek 0 kilometro egin beharko duten eguna; hau da, euskal preso politikoak Euskal Herrian egongo diren eguna. Martxoaren 30etik apirilaren 12ra arte egongo da erakusketa zabalik, Kultura etxeko erakusketa gelan, 18:00etatik 20:00etara.

Euskal preso politikoen senide eta lagunek bizi duten egoeraren sentsibilizazio eta kontzientziazio proiektua da erakusketa hau. "Proiektu artistiko eta kulturala da; baina, bereziki giza proiektu eta salaketa esparruan kokatzen duguna", azaldu dute Amnistiaren aldeko mugimenduko kideek.

12 kasu edo istorio

Erakusketa osatzeko azken hilabeteetan presoen senide eta lagunek frantziar zein espainiar espetxeetara egin behar izan dituzten bidai amaigabeei jarraipena egin diete. Hala, dispertsioak  senide, lagun eta presoengan duen eragina 12 kasu edo istorioetan batu dituzte.

69 argazki

Erakusketa 69 argazkik osatzen dute, guztira 12 istorio. Bilduma bakoitzak bidaia bat erakusten du. Istorio horien izenburuak dira:

  • Alaba maitea
  • Munduari bira furgonetan
  • Zure bizitzako gaua
  • Kirol arriskutsuak
  • Bi minutu
  • Bi belaunaldi, destino bat
  • Lehen mailako senideak
  • Sakabanaketak eraildako senide eta lagunak
  • Bisitak kilometrotan
  • Dispertsioa zenbakitan
  • Bakartze soziala
  • Dispertsioa eurotan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak