Zapatuko kontrarioaren gainean galdetu diogu Sustrai Aloñako entrenatzaileari. Xabi Igartuak hauxe esan digu: "Puntu asko egiten dituen taldea da. Gaztea eta jokalari onak dituena; besteak beste; Bruesa, Van Oosmun, Ramon eta Diop. Kontuan hartu behar dugu Baskoniaren harrobiko taldea dela eta horietako batzuek, egunen baten, ACB ligan jokatuko dutela". Dena den, gasteiztarrei aurre egiteko lan egin dute asteon. "Guk egin beharko duguna da defentsan fin ibili euren erasoa geratzeko. Partiduari guri komeni zaigun erritmoa ipini. Horrekin guztiorrekin eta gure esperientziarekin gauzak zail ipiniko dizkiegu. Dena den, badakigu zaila izango dela; are zailagoa, etxetik kanpo jokatzen dugulako", dio Igartuak.