Aralarrek "proiektu abertzalea eta ezkertiarra" aurkeztuko du Oñatin. "Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak. Egoera politiko berri honen aurrean, inoiz baino hurbilago egon beharko dugu", esan zuen Miren Arregik.
Aralarrek zinegotzi bat du oraingo agintaldian –Miren Arregi bera–, Oñati Ezkerretik koalizioko kide izan dena Ezker Batuarekin eta Zutik-ekin. Euren asmoa da Aralarren proiektua sendotzea. "Aralar indartu egin gura dugu Oñatin. Hori da gure helburua: EAJ eta Haimakabati gehiengoa kendu gura diegu", esan zuen Oxel Erostarbek.
Miren Arregik eta Oxel Erostarbek esan zuen zerrenda osatzeko lanetan dihardutela.