Apirilaren 8an, egubakoitza, inauguratuko dute mintegia, Oñatiko kultura etxean, 19:00etan. Asmoa da bertan izatea Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu Rafa Uribarren, Oñatiko alkate Lourdes Idoiaga eta Espainiako Mendi Federazioko presidente Joan Garrigos. Mintegia bera apirilaren 9an, zapatua, egingo da Arantzazun. Eta 10erako, domeka, mendi irteera prestatu dute Arantzazu eta bere inguruak ezagutzeko.