Miren Arregi Aralarko alkategai Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 23a

Gaur arratsaldean egingo dute aurkezpen ekitaldia, 18:00etan, kultura etxean. Oñatiko zerrenda buruarekin batera egongo da Oxel Erostarbe, Aralarko legebiltzarkidea eta Elgetako alkatea. Aralar alderdia bakarrik aurkeztuko da maiatzaren 22ko udal hauteskundetara.

Miren Arregi Oñati Ezkerretik koalizioko kide izan da azken agintaldian. Aralarrek, Zutik-ek eta Ezker Batuak bat egin zuten 2007an koalizioa osatzeko. Karmelo Perez (Ezker Batua) izan zen zerrenda buru orain dela lau urte. Udal hauteskunde haietan lau zinegotzi lortu zituzten. Oraingoan, baina, Aralarrek erabaki du bakarrik aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak