Erretzen uzteko ikastaroa maiatzetik uztailera arte

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 23a

Udal Prebentzio Sailak Hazkunde erakundearekin batera erretzen uzteko ikastaroa antolatu du maiatzetik uztailera arte. Interesatuek izena eman ahalko dute hilaren 29tik apirilaren 16ra 943 03 77 00 telefonoan (Ainhoa). Izena ematerakoan 75 euro ordaindu beharko dute.

Eskolak emango dituzte maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26an; ekainaren 10ean eta 24an; eta uztailaren 21ean. Guztiak hasiko dituzte 18:30ean kultura etxean, eta ordubeteko iraupena izango dute.
Parte-hartzaileak taldeka banatuko dituzte, eta erretzen uzteko teknikak erakutsiko dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak