Udaberriari ongietorria Pake Lekun

Mireia Bikuña

Gaurtik egubakoitzera arte, hainbat ekitaldi egingo dituzte erretiratuen elkartean sasoi berria agurtzeko. Gaur, adibidez, hitzaldia egingo du Juan Jose Sagartzazu medikuak 17:00etan. Udaberria eta osasunaz jardungo du Pake Lekun.

Bihar berriz,  bisitaldia egingo dute Gomiztegira. 10:00etan irtengo dira postetxe aurreko autobus geltokitik. Egunean, bingo-joko berezia egingo dute 17:00etan. Sariak banatuko dituzte. Azkenik, egubakoitzean, hilaren 25ean, Gernikako erretiratuen antzerki taldeak La abuela tenia razon emanaldia egingo du: 17:30ean Santa Ana antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak