Marisol Ramos, Europako azpitxapeldun: "Egundoko ezustea izan da. Nire asmoa bosgarren edo seigarren bukatzea zen"

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 22a

Atleta oñatiarrak bigarren lekuan bukatu zuen, atzo, domeka, Ganten (Belgika) jokatutako Europako txapelketak. Bigarren lekuan bukatu zuen 1.500 metroko proba.

Harekin egin dugu berba –Frantzia aldean harrapatu dugu–, eta "oso pozik, oso gustura" dagoela esan digu: "Nere asmoa korrika egitea zen, eta bosgarren edo seigarren tokian bukatzea. Ibilbidea ez zen egokia niretako, bira asko zituen-eta. Egundoko ezustea izan da, distantzia horretako korrikalari onenekin lehiatu naiz-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak