Aloñak eta Trintxerpek husna berdindu dute, aukera gabeko partidu aspergarri baten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko martxoaren 20a

Ikuslea aspertu egin da gaur Azkoagainen. Aireko jokoa izan da nagusi, baloia lurrera jaisten zenean jokoan jarraikortasunik ez eta oso aukera gutxi. Beraz, husnako berdinketa emaitza justua izan da.

Ez da irabazi, baina ezta galdu ere: "Irabazi ezin denean atea hutsean mantendu eta partidua ez galtzea garrantzitsua da", adierazi du Aitor Orueta etxekoen entrenatzaileak. Jokorik ez denean estrategia jokaldiek berebiziko garrantzia hartzen dute baina halakoetan ere Aloñak ez du arrisku handirik sortu. Salbuespena izan da bigarren zatiko lehen minutuetan Roberto Idigorasek gora bidali duen burukada. Horrez gain, partiduko aukera garbienak Trintxerpek izan ditu: bigarren zatiaren amaiera aldean, defentsa baten jokaldi paregabe baten ostean ate aurrean bakarrik geratu da kanpokoen aurrelaria. Oñatiarren zorionerako, kanpora bidali du baloia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak