Bi pisuko autobusa beteta joan da gaur Oñatitik Zubietara erraustegiaren aurkako Flash Mob-ean parte hartzeko. Goizeko 10:00etan irten dira postetxe pareko geltokitik eta 11:30etarako iritsi dira Zubietara. Bertan, dantza pare bat aldiz entseatu eta ostean ekin diote grabaketa lanei. Zero Zabor plataformako kideek giro bikaina egon dela adierazi digute.
Grabaketako irudi batzuk (quik.com/gipuzkoazz)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.