Bigarren fase hasiko du aste bukaeran beteranuen txapelketak

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 18a

Fase erregularra bukatuta, azken txanpan sartu da herri mailako futbol txapelketa. Multzo bakoitzeko lau talde indartsuenak –guztira, zortzi– liga txapelketako jokatu dute, eta gainerako guztiek kopa txapelketa.  Zuzendaritza batzordeak zehaztu du denboraldi bukaera arteko egutegia. Finalak apirilaren 30ean jokatuko dituzte.

Zortzi talde indartsuenekin bi multzo egin dituzte: lehen taldean egongo dira The Gibel Boys, Zorrobero, Joxely eta Txarrixak; eta bigarren taldean, Albok, Dollygans, Kalañatasaray eta Xaguxar. Hiru jardunaldi jokatuko dituzte, eta multzo bakoitzeko lehen biek final erdiak jokatuko dituzte apirilaren 16-17ko aste bukaeran.

Kopan, kanporaketak

Bosgarren postutik atzerago geratu diren gaineko taldeek kopa txapelketa jokatuko dute. Kanporaketa bidez erabakiko dituzte partiduak. Bi talde onenak finalean lehiatuko dira.

Aste bukaerako jardunaldia

  • Kopako final 1/8

Martxoak 19, 09:00: JAI ARI - ANKARTEKO
Martxoak 20, 13:30: TXUSKOS - PAKETINAIKOS

  • Liga, lehenengo taldea

Martxoak 19, 13:00: THE GIBEL BOYS -ZORROBERO
Martxoak 19, 14:30: JOXELY - TXARRIXAK

  • Ligako bigarren taldea

Martxoak 19, 18:30: ALBOK - DOLLYGAN´S
Martxoak 19, 20:00: KALAÑATASARAY - XAGUXAR

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak