Oñati Abesbatzaren bisita Chateaubernard-era

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 17a

Oñatik eta Chateaubernard-ek elkarrekin senidetzea aprobetxatuz hainbat kontzertu egingo dituzte hango beste abesbatza batzuekin. Egonaldia hango familietan egingo dute.

Egubakoitzean, hilaren 25ean, irtengo dira Oñatitik. Cognac-era heldu ondoren, entsegua egingo dute hango gazteen abesbatzarekin, eta kontzertua egingo dute. Abesbatza bakoitzak bere kantuak eskainiko ditu, eta bukaeran bi kantu abestuko dituzte elkarrekin.

Kontzertu nagusia zapatuan

Kontzertu nagusia zapatuan, hilaren 26an, egingo dute. Oñati Abesbatzarekin batera beste bost abesbatza igoko dira oholtza gainera. Oñatiarrek eurek aukeratutako hainbat kantu abestuko dituzte; besteak beste, Aita Madinaren Aita gurea eta Beti eskamak kentzen, Jose Mari Artzuagaren Bihotz baten ordean, eta Maitia nun zira.
Abesbatza bakoitzak aukeratutako kantuak abestu ondoren, guztiek elkarrekin abestuko dute, kontzertuari bukaera emateko. Aste bukaera amaitzeko, domekako mezan parte hartuko dute oñatiarrek. Seguruenik, Aita gurea abestuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak