Proiektuaren aurkezpen ekitaldian egon ziren Lourdes Idoiaga alkatea, Garapen Iraukorreko diputatu Carlos Ormazabal eta Aldundiko beste bi ordezkari. Energia garbietan inbertitzeko azalpen guztiak eman zizkieten kultura etxeko aretora joan ziren herritarrei. Ormazabal diputatuak esan zuen "kontsumitzen dugun energiaren %4-5 produzitzen" dugula. Gainerako %95 inportatu egiten dugu. Hori horrela, Aldundiaren ekimen honen helburuak bi direla esan zuen: "Energia fotovoltaikoan inbertitzea lortu behar dugu, eta herritarrei produzitu behar duten energia erosteko aukera eman behar diegu".
Informaziorako
Aldundiak wegbgune bat ipini du informazioa zabaltzeko. Eguzki plakak erosteko interesa dutenek simulazio bat egiteko aukera dute: erosi gura duten plakak zehaztu –gehienez, zortzi–, norberak duen nomina ipini, eta orriak zuzenean kalkulatzen du zenbateko etekina aterako dion eguzki plakari.
Eskaerak egiten hasi dira
Aurreko astean proiektuaren aurkezpenak egin dituzten Elgoibarren eta Zegaman, eta ordutik 1.300 sarrera izan dituzte, eta eguzki plakak erosteko 218 eskaera.