Soraluzeko plazan hasi zuten ibilbidea. Aldapa gogorrak igo ondoren, San Andresen zegoen lehen kontrol gunean sinatu zuten. Handik, aldapa gora berriro ere, bigarren kontrol gunea sinatu eta Urkiazelain hamaiketakoa egin zuten. Azken kilometroak aldapa behera egin zituzten. Ezozi auzoa pasa ondoren, Soraluzeko kaleetan egin zituzten azken metroak.
Gazteak launaka edo bosnaka egin zuten ibilbidea. Kontrol guneetatik taldeko kide guztiek, derrigor, elkarrekin pasa behar zuten. Helduek ibilbide luzeagoa egiteko aukera izan zuten. Bigarren kontrol gunean, mendizale gazteak utzi, eta Atxolin mendatea igotzeko aukera izan zuten.