Zubietako Flash Mob-era joateko autobusa jarri du Oñatiko zero zabor taldeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko martxoaren 14a

Martxoaren 20an Zubietan egingo duten Flash Mob-era joateko autobusa jarriko dute Oñatitik. Domekan, 10:00etan, Korreos aurretik irtengo da autobusa. Zubietara autobusean joan gura duenak izena eman beharko du aurrez. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute ondorengo helbidera, izen abizenak jarriz: oinatizz@gmail.com

Martxoaren 20ko egitaraua 

  •    10:00etan Zubietan.

A gunea (frontoia)
    •    Otartekoak, barrikotea eta freskagarriak.
    •    10:30 – 13:00: entseguak dantza ez dakitenentzat.

B gunea (plaza)
    •    11:00 – 11:30: Amerika Latina Unida taldea, dantza latinoak.
    •    11:30 – 12:00: Ibarrako Alurr taldea, euskal dantza garaikidea.
    •    12:00 – 12:30: Porrotx eta Marimotots, haurrekin dantza entseguak.
    •    12:30 – 13:00: Break & Freestyle, dantzarien arteko dueluak.

C gunea (erreboteko frontoian)
    •    13:00 – 13:30: D.J.
    •    13:30ean: FlashMob.
    •    13:45ean: FlashMob berriz.

 

Entseguko bideoak

Jon zen zapatuan, martxoak 12, flash mob-aren hirugarren entsegua egin zuten Oñatin. Bideoa hemen ikus daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak