Hamargarren minutuan gola sartzeko aukera izan zuten Aloñakoek, baina postera bota zuten. Hortik aurrera Aloñak dominatu zuen partidua; hogeita bosgarren minutuan Aritz Garmendiak gola sartu zuen. 80. minutuan, baina, euren kontrako penalti batean gola sartu zieten aurkariek. Eta 87. minutuan, berriz, Iñigo Arregi oñatiarrak gola sartzeko aukera polita izan arren, postera bota zuen.
Orain 27 puntu dituzte eta helburua da ahalik eta azkarren 30era iristea.