Sustrai Aloña Mendi garaipenarekin itzuli zen etxera

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 13a

Sustrai Aloña Mendik partidu bukaeran aurrea hartu zuen eta sei puntuko aldearekin irabazi zion aurkariari 58 eta 64 emaitzarekin.

Partiduko lehenengo hogei minutuetan Sustrai Aloña Mendi taldea ezin izan zen La Peña taldearen aurretik ipini. Oñatiarrak lehenengo zatia bukatu arte eusten saiatu ziren; 34 eta 29ko emaitzarekin bukatu zuten, ohi baino puntuazio baxuagoarekin. Hirugarren laurdenean, baina, pixka bat hobetu eta 48 eta 45eko emaitzarekin jarri ziren, galtzen.

58 eta 64 emaitzarekin bukatu zuten partidua. Azken minutu horietan gainera, arazo gabe ibili ziren; defentsa ona eginez eta txukun atakatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak