Txaloka hartu zuten ikusleek filmaren emanaldia; txalo egin zuten Aitor eta Sara Mantxolaren izenak hasierako kredituetan agertu zirenean. Emanaldiak iraun zuen 20 bat minutuetan, ume eta gaztetxoak isil-isilik eta formal-formal egon ziren filma ikusten.
Bukaeran, haur eta nagusiek esan ziguten "asko gustatu" zitzaiela filma eta Sara Mantxola oñatiarra "ederto" ikusi zutela aktore lanetan. Sararen lagunek esan zuten "adiskidetasunaren gaineko mezua" gustatu zitzaiela gehien, eta "apur bat tristea, baina oso polita" iruditu zitzaiela filma.