Urtean zehar egiten diren lehiaketak izaten dituzte kontuan. 2010ean, esaterako, gonbidapena lortu zuten lehiaketen artean Debagoieneko bi lehiaketa zeuden: Bergara Hiria argazki lehiaketa eta Bergarako kirol argazki lehiaketa. Horiez gain, Argizaiolan parte hartu dute ondorengo lehiaketetako txapeldunek: 42. Bizkaia Internacional; 36. Trofeo Gipuzkoa Internacional; Legazpi Hiria 2008; Indalecio Ojanguren 21. argazki lehiaketa; XIX. Concurso Fotografico Ciudad de Irun; eta 44. Beasaingo saria.
24 argazkilari lehiatu dira
2010eko lehiaketan 24 argazkilari lehiatu dira, eta guztira 186 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara. Irabazlea Emilio Muñoz bilbotarra izan da Escalera III lanarekin. Gainera, accesita lortu dute Carlos Romerok, Javier Pedro Fernandezek eta Juan Ramon Llavorik.
Erakusketa Oñatiko Ilunpetan argazki taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.