150 pertsona inguru joango dira gaur Donostiara ULMAko autobusetan. Parte-hartzaile guztiei 50. urteurreneko kamisetak oparituko zaizkie eta kantxan argazki bat aterako da momentua gogoratzeko. Partidaren atsedenaldietan protagonistak haur eta gazte oñatiarrak izango dira, kantxara irtengo baitira hainbat joku egitera.