Betebeharreko baldintzak dira: eskatzaileak oñatiarra izan behar du;eta, taldeen kasuan, erdia gutxienez, 12-30 urte artekoa izan beharko du. Gazteria batzordeak zehaztuko ditu laguntzak, eta kontuan hartuko dituzte: eskatzaileak egingo dituzten jarduera kalitatea; talde eskatzaileak urtean zehar aurrera daramatzan lanak herriko giza eta kultura mugimendua sustatzen laguntzea; taldeak lanerako erakusten duen egonkortasuna eta jarraipena; garatutako jarduerak herriko gazteei zuzenduta egotea; eta, taldeak bere lanean euskararen erabilpena sustatzea.