Bihar, martitzena, egingo duten flash mob poteoa Zubietan martxoaren 20an egingo den flash moberako bigarren entsegua izango da. 19:00etan elkartuko dira Ongi tabernan; handik, Izarraitzera, Pakora, plazara, Arranora eta Guriara joango dira. Bi ordu eta erdi inguru iraungo du ibilaldiak. Oñati Zero Zabor taldeak herritarrak animatu gura ditu ekimenean parte hartzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.