Angel Lerak irabazi zuen Aratusteetako boulder txapelketa

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 6a

Bederatzi eskalatzailek parte hartu zuten zuten atzo, zapatua, Zubikoa kiroldegiko rokodromoan egindako txapelketa. Angel Lera onena izan zen finalean Julen Etxeberriaren eta Jon Agirreren aurretik.

Lehen fasea sailkapen fasea izan zen. Guztiek zituzten zazpi bide egiteko. Sergio Maiztegik finkatutako bideak kateatzeko ordubete izan zuten.
Eskalatzailerik onenak izan ziren: Angel Lera (32 puntu), Jon Agirre (31), Julen Etxeberria (28) eta Jon Murillo (24).
Finalean bost bide zehaztu zituen Maiztegik. Parte-hartzaile gutxi zegoenez, guztiek izan zuten aukera finaleko bideak probatzeko. Ordubete izan zuten ahalik eta goren heltzeko. Proba bukatzeko minutu bat falta zenean parte-hartzaileetako bati –Jon Murillori– sorbalda irten zitzaion. Anbulantziak eraman zuen eskalatzailea ospitalera eta txapelketa bukatutzat eman zuten. Gauean elkarrekin afaldu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak