Amatasunaren bidaia kitzikagarri eta beldurgarria

Irati Goitia 2011ko martxoaren 5a

Ecografias antzezlanean Irene Bau aktoreak ama izatearen nahiak sortzen dituen sentimendu kontrajarriak islatzen ditu: poza, beldurra, urduritasuna…

Sentimenduz beteriko ordubeteko saioa eskaintzen du aktoreak, irudiekin eta musikarekin lagunduta.

Erditze batek ematen dio hasera antzezlanari, Irene Bau aktoreak horrenbestetan imajinatu, baina inoiz bizi ez duen erditzeak. Horrela, barneratzen gaitu aktoreak amatasun sentimenduetan.

Sentipen horiek Addis Abebara egiten duen bidaia batean pizten zaizkio protagonistari, adoptatu behar duen alabaren bila joaten denean. Bidaiako sentimenduak transmititzen dizkigu, eta, horretaz gain, albiste hori bere ingurukoek (ahizpak, amak, aitak eta lagunek) nola hartu zuten ere azaltzen digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak