Herri mailako ehiza txapelketa hilaren 19an Zanbranan

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 4a

Interesatuek izena eman ahalko dute hilaren 8an, 9an, 10ean, 11n eta 12an Pago Uso elkartean edo Alzu dendan, 19:00etatik 20:30era arte. Pago Uso elkarteko bazkideek 35 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 40 euro.

Parte-hartzaileek ehiza baimena eguneratuta eta federatu txartela eduki beharko dituzte. Gainera, ezinbestekoa izango dute txapelketan txaleko islatzaileak erabiltzea.  Txapelketa 09:00etan hasiko dute, eta 13:30era arte ehizan egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Pieza gehien harrapatzen dituena izango da irabazlea.


Iaz, Jose Ignacio Leibarrek jantzi zuen txapelketa hamargarren aldiz. Bi eper eta hiru faisai ehizatu zituen. Haren atzetik sailkatu ziren Josu Lizarralde  eta Mikel Otxoa-Angiozar lau eperrekin bakoitza eta Aitor Zugasti hiru eperrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak