200 herritarrek aterako dituzte kalera Aratusteetako dantzak

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 4a

Oñatz dantza taldekoen laguntzarekin Aratusteetako dantzak prestatu dituzte azken bi hilabetetan. Bihar, hilaren 6an irtengo dira kalera 11:30ean. Musika eskolako txistulari eta folk taldeen laguntza izango dute.

Olakuan elkartuko dira. Goizean Olakua-Euskadi etorbidea-Portu kale eta Kale Zaharra ibilbidea egingo dute. Bazkaldu ondoren kiroldegian hasi eta Errementari plazatik Kalegoienara eta Otamendi taberna parera joango dira. Kalejira bukatuko dute Foru plazan 20:00etan.

Bestalde, domekan Oñatz dantza taldekoak bakarrik irtengo dira kalera Luzaideko Aratusteak eskaintzera. 18:30etan abiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak