Su-egurra erosi ahal izateko Oñatin erroldatua egotea ezinbestekoa da. Herritar bakoitzak berak aukeratutako udalerri barruko tokian entregatuko zaio egurra. Hain zuzen ere, bost metroko eta 20-40 zentimetroko diametroko enborretan jasoko du.
Udal arduradunek ateratzea pentsatzen duten kamioikada baino eskaera gehiago baleude, zozketa egingo lukete. Zozketa egin eta bi hilabeteren buruan jasoko dute egurra eskaera egin dutenek.