Goiztiarrenak Txantxiku Ikastolako neska-mutikoak izango dira. Mozorroak, apaingarriak, abestiak eta dantzak, irakasleen eta ikasleen artean egin dituzte eskola orduetan. Haur Hezkuntzako umeek eguraldiari eta urtaroei egingo diete omenaldia. Aldiz, Lehen Hezkuntzako ikasleek rocka aterako dute kalera. Gitar doinuekin kalerik kale ibiliko dira 14:30etik 16:00etara.
Besteek martitzenean
Elkar Heziko eta Errekalde Herri Eskolako ikasleek martitzenean, hilaren 8an ospatuko dituzte Aratusteak eskolan.
Elkar Heziko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko lehenengo mailako ikasleak kalerik kale ibiliko dira goizean. Urteroko ohiturari jarraituz, Euskal Herriko mitologiarekin lotutako ohitura zahar bati eutsiko diote: eguzki-lorea. Elkar Heziko ikasleek eskola orduetan egin dituzte mozorroak, eta entseatu dituzte dantzak eta koreografiak.
Bestalde, euririk egiten ez badu, hilaren 8an, 11:00etan elkartuko dira Errekalde Herri Eskolako ikasleak ikastetxeko jolaslekuan. Euskal mitologiako pertsonaiak oinarri hartuta, taldeka mozorro ezberdinak egin dituzte. Euria egingo balu, kiroldegiko kantxan egingo lukete ikuskizuna.