Markel Irizar: "Aurrerantzean Cruzcampo zerbeza gehiago salduko dira gurean"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko otsailaren 25a

 

Besteak beste, Cruzcampo garagardoak babestutako Andaluziako itzulia irabazita gustura eta pozik erantzun ditu gaur, egubakoitza, goizean Arrasate Irratian egindako galderei Arrasaten bizi den Markel Irizar txirrindulari oñatiarrak. Ordu pare bat bakarrik lo eginda bazegoen ere, ordurako aita-lan batzuk beteta zituen ikastolara semeak eramanda.

Etxean dagoenean, aita moduan ahal duen guztia egiten saiatzen dela kontatu du 107.7an; Andaluziarako bidea hartu aurretik, Kulturateko bibliotekan Xabat semeari hain gustuko dituen ipuinak irakurtzen jardun zuela da, hori erakusten duen beste adibide bat. Zoriontzeko dei asko jaso dituela esan du, tartean, Amstrong taldekide eta lagunarena; hala ere, aitortu du, garaipena lortu bezain pronto berak egin zuela lehenengoa, telefonoz bada ere, etxekoekin lortutakoa ospatzeko.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai

Jarraian duzue Irizarrekin Arrasate Irratian egindako solasaldia entzuteko aukera. Egindako galdera-erantzunez gain, Irizarren omenez egindako Bizitzaren gurpila kantua ere baduzue; Markelek aitortu du entrenamentuetan zein lasterketa hasieratan, pizgarri moduan erabiltzen duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak