Show Business-en furgonetatik materiala lapurtu dute; besteak beste, hiru gitarra

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 25a

Gitarrak dira Gibson Les Paul Custom beltza –potentziometroen bi botoi faltan dituena–; Epiphone Sheraton beltza; eta Hamer urdina. Maletatxoan gitarra-jotzaileen pedalak eta efektuak zituzten. Lapurretaren gaineko informazioa duena taldeko kideekin harremanetan jar daiteke: Igor (609 54 38 53) edo Mikel (670 59 66 71). Lapurreta hilaren 19an gertatu zen, goizaldean.

Elkartasun ekimenak


Bestalde, urtarrilaren 31n CC627 taldearen entsegu lokalean sua piztu zen. Sare elektrikoan izandako arazo batek eragin zuen sutea, eta kalte materialak handiak izan ziren: taldearen material eta instrumentu asko erre egin ziren.
Errockaldek, Oñatiko musikta taldeen kolektiboak sufritu dituen bi ezbehar hauei aurre egiteko, elkartasun ekimenak egingo dituzte aurrerago. Euren asmoa da dirua batzeko kontzerturen bat egitea, baina oraindik ez dute zehaztu eguna eta ordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak