Haritzak landatuko dituzte Zuhaitz Egunean

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 24a

Natur Eskolak deituta domekan egingo dute  Zuhaitz Eguna. 10:00etan batuko dira plazan, eta herri barruko berdeguneetan landatuko dituzte haritzak; guztira, 100 bat zuhaitz.

"Azkenaldian, hainbat haritz apurtu dira San Martinen, eta han landatuko ditugu batzuk. Nahiko handiak izango dira. Gainerakoak Enpresagintza Fakultatearen inguruan, saihesbidean eta kanposantuaren alboan landatuko ditugu", esan digu Natur Eskolako Imanol Biainek. Antolatzaileek esan digute "deialdia irekia" dela, eta herritar guztiak, gazte eta heldu, gonbidatu gura dituztela domekako ekitaldira.

Bestalde, martxoaren 6an  Zuhaitz Egun berezia egingo dute Aloñako Lagunak elkarteko kideekin, Aloñan bertan. 09:30ean elkartuko dira Durun Lizarrak landatzeko. Parte hartu gura dutenek Fernando Maiztegiren tailerrean edo aloinalagunak@gmail.com helbiden eman dezakete izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak