Zuzeneko jarraipena egingo diogu Andaluziako Itzuliko azken etapari

Sergio Azkarate Beitia 2011ko otsailaren 24a

Gaur du eguna Markel Irizar (RadioShack) oñatiarrak. 15:00 aldera jakingo dugu itzulia irabazi duen edo ez. Bada, Goiena.net-en minutuz minutu jarraituko dugu azken etapa, Kordoba eta Antequera artekoa. Zailtasun bakarra dauka gaurko etapak: helmugatik bi kilometrora, 500 metroko igoera pikoa izango dute ziklistek: Mirafloresko aldapa. Bertan ondo kokatuta sartu beharko du Irizarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak