Egubakoitzean, Mahaster Riverren kontzertua Oñatiko Arrano tabernan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko otsailaren 24a

Hirukote bergararrak Oñatiko Arrano tabernan eskainiko du kontzertua bihar, egubakoitza, 22:00etan. Unai Azkarate, Fernando Laskurain eta Mikel Azkargortak osatzen dute taldea. Urte hasieran erabaki zuten Mahaster River proiektuarekin amaitzea, bakoitzak bere ibilbidearekin jarrai zezan. Hala, 'Bidaiaren amaiera' delako biratxoa egiten dabiltza; eta, hain zuzen Arrano tabernan eskainiko dute kontzertua. Dagoeneko Bilbon eta Azpeitian eskaini dute Mahaster Riverren 'Bidaiaren amaiera' kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak