140 parte-hartzaile Oñatiko areto-bizikleta maratoian

Mireia Bikuña 2011ko otsailaren 23a

Oñatiko kiroldegiko kantxa lepo beteko da zapatuan 16:00etatik 19:00etara. 40 minutuko lau saio egingo dituzte, eta saiotik saiora bost minutuko atsedena hartuko dute.

Areto-bizikleta eskolak ematen dituztenak izango dira irakasleak. "Punta-puntako irakasleak dira, esperientzia handia dute, eta saio bikainak egingo dituzte", esan digu Oskar Carrascalek, Kirol teknikariak.
Lehenengo saioa Leire Altubek eta Asier Arregik gidatuko dute; bigarrena, Asier Agirrek; hirugarrena, Sara Perezek eta Javi Godoyk; eta laugarrena eta azkena, Xabier Azkaratek. Saio batetik bestera bost minutuko atsedena egingo dute. Hiru orduko maratoia bukatzeko, luzatze ariketak egingo dituzte kantxan bertan. Festa bukatzeko, eta aldagelarako bidea hartu aurretik, opariak zozketatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak