Ibilbide berezia egingo dute martxoaren 5ean Arrikrutzen

Jon Berezibar 2011ko otsailaren 22a

Martxoaren 6an ospatuko duten Koben Egunaren atariko bezala, ibilbide berezia prestatu dute martxoaren 5ean Arrikrutzeko 53 galerietatik, Aldaola errekatik, Marcel Loubens galeriatik eta Arrikrutzeko eszentrikaraino. Euskal Herriko 8 leize anaitu eta elkarrekin bigarren urtez ospatuko dute martxoaren 6an egun berezia. Egun horretan sarrera erdi prezioan izango da eta Zugarramurdiko landa-etxe baten asteburu-pasa zozkatuko dute.

Arrikrutzeko egitaraua, martxoak 5

Azaldutako bisita berezia honakoa izango da:

  • 10:15 Interpretazio gunean hasiko da. Bi ordu pasatxoko iraupena izango du txangoak eta sarrera 12 euro izango da. 20 lagunentzako tokia egongo da eta 16 urte baino gehiago beharko dira.  Erreserba: 943 08 20 00 ala arrikrutz@oinati.org

Koben Egunean parte hartuko duten gainontzeko leizeak dira: Zugarramurdi, Ikaburu (Urdazubi) eta Mendukilo (Astitz) Nafarroan, Sarakoa Lapurdin, Ekainberri (Zestoa) Gipuzkoan eta Bizkaian Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak