Hiru mendate puntuagarri izan dira, gogorrak, eta etapa Jonathan Hivert (Saur Sojasun) frantziarrak irabazi du, Ventoso eta Freireri esprintean irabazita. Orain, Irizarrek segundo batera dauka Van den Broeck eta Leipheimer segundo bira.
Bada, hiru etapa falta dira itzulia amaitzeko, mendate gogorrik ez; hala ere, Irizarrek lan egin beharko du lidergoari eusteko.
(Argazkia: Bosco Martin)